"Talde kortikalen oroipen holografikoaren bidez bisualki gidatutako portaeraren kontrola", Rafael Yuste irakaslea

Fotonika Ar 23 Uzt 2019

Rafael Yuste irakaslearen hitzaldia: "Talde kortikalen oroipen holografikoaren bidez bisualki gidatutako portaeraren kontrola"  

Uztailaren 23an, Ikerbasqueri esker, Columbiako Unibertsitateko (AEB) eta, hemendik aurrera, Donostia International Physics Centerreko (DIPC) irakasle Rafael Yustek hitzaldi bat eman zuen hainbat mediku eta fisikariren aurrean. Bertan azaldu zuenez, garuna neurona-sare konplexu gisa ikus daiteke, eta garuneko jarduera modelatu egin daiteke, sare horren konektagarritasunaren fenomeno berria bezala. Horrez gain, bere ikerketa lan berrienetako bat aurkeztu zuen, duela gutxi Cell aldizkarian argitaratu duena: «Controlling Visually Guided Behavior by Holographic Recalling of Cortical Ensembles».

Rafael Yuste Biologia Zientzietako eta Neurozientzietako irakaslea da Columbiako Unibertsitatean (AEB). Nazioarteko BRAIN ekimenaren buru izan da. Ekimen handi horren xedea da neurona bakoitzak garuneko zirkuituen barruan gauzatzen duen jarduera erregistratzea eta manipulatzea. Bere ikerketa neurobiologiaren eta fisikaren arteko lotura aztertzean datza. Hitzaldia DIPCk eta Euskampus Fundazioak elkarrekin antolatu zuten.

TAGS:

  • Research
  • DIPC
  • Columbia University