Guri buruz

Euskampuseko Fotonika Komunitateak ikerketa teknologikoan aritzen diren erakunde akademikoetako eta zentroetako profesionalak biltzen ditu, honako helburu hauekin:

  • Bikaintasuna sustatzea fotonikarekin lotutako hainbat esparrutan; izan ere, komunitate bateko kide izateak lagundu egin diezaieke ikertzaileei beren posizioa mantentzen edo are gehiago sendotzen.
  • Mundu mailako eta gizarteko erronkei erantzuten laguntzea, baita Euskadiko Espezializazio Adimendunaren Estrategiaren (RIS3) lehentasunei ere. Gaur egun, fotonikak garrantzi handia du egungo gizarteak berekin dakartzan oinarrizko arazoak konpontzeko, eta inpaktu handia izan dezake RIS3ko zenbait lehentasunetan.  
  • Euskal Herriko eta beste leku batzuetako pertsonei prestakuntza/gaitasuna ematea; izan ere, oso garrantzitsua da fotonikaren arloan prestakuntza handia duten adituak izatea, hala bikaintasuneko ikerketaren esparruan nola eskuratutako ezagutzen erabilera sozial eta ekonomikoan.
  • Nazioarteko lankidetza hobetzea, bereziki Bordeleko Unibertsitatearekin.

Une honetan, erakunde hauetako ikertzaileek osatzen dute Fotonika: Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), DIPC, Tecnalia, CFM CSIC-UPV/EHU, CIC nanoGUNE eta CIC biomaGUNE.

Webgune honetan, Euskampuseko Fotonika Komunitatearen zenbait mapa ikus daitezke, hauei buruzkoak:

  • Komunitateak lantzen dituen ikerketa eremu eta esparruak,
  • Komunitatearen jardueraren eragina izan dezaketen erronka sozioekonomikoak,
  • Euskadiko Espezializazio Adimendunaren Estrategian (RIS3 Euskadi) identifikatutako lehentasunekiko konexioa.