Fotonika eta Bordeleko Light Grand Programme de Recherche

Sandra Ar 30 Aza 2021

Euskal Herriko eta Bordeleko fotonika-komunitateek beren ibilbide-orri partekatua zehaztu dute

Joan den asteazkenean, azaroaren 24an, Fotonika komunitateko kideek Bordeleko Unibertsitateko Grand Programme de Recherche Light -eko lantaldea hartu zuten Donostian, epe luzeko mugaz gaindiko lankidetzarako oinarriak ezartzeko jardunaldi batean, ekintza berriak ikuspegi komunarekin abian jartzeko asmoz.  Pretakuntzaren arloko lehen ekintza zehatz gisa, abenduaren 13tik 17ra Lab Course bat antolatu da Euskadin, Bordeleko Light Science and Technologies Masterreko  4 ikaslerekin. Bileraren ondoren, bi komunitateetako taldeek DIPNanogune  eta CFM laborategiak bisitatzera joan ziren.