SUNPILOT

arane.altuna Ar 19 Aza 2019

Bordeleko Unibertsitateak eta Tecnaliak batera parte hartu dute H2020ko SUN-PILOT proiektu batean, optikan eta automozioan aplikazioak dituzten mikro eta nanofabrikazioko prozesuen eskalatzean. 

SUN-PILOT EBk finantzatutako kolaborazio bat da, eta haren xedea da prozesu industrial errentagarri baten prototipoa sortzea, pipi baten begien antzeko nanoegiturak sortzeko zenbait materialetan.

Teknika aurreratuak erabiliz (polimeroen kimika, plasma bidezko grabaketa eta injekziozko moldekatzea), xede materialen gainazaleko ezaugarriak eraldatuko dira. Batzuk antiislatzaile eta hidrofobo bihurtuko dira; beste batzuk, aldiz, ukimenarekiko sentikorragoak eta leunagoak izango dira. 

Tecnaliako harremanetarako pertsona Isabel Obieta da. 

Informazio gehiagorako